 ARRIETA: Libano Nekazari multzo osoa: Santutxoa. Plaza Udaletxea, pilotalekua, probalekua, haur asialdirako gunea, ostalaritza eskaintza eta San Martin eliza (XIX. mendean berreraikia, jatorrizko dorre gotiko-errenazentista eta portada gorde ditu). Erromeriako tradizio handia (uztailak 31) San Joan Gaztelugatxeraino eraman ohi da Elizako Gurutzea prozesio-segizioan.
FRUIZ:
San Salvador San Salvador eliza, hondakin erromanikoak eta dorre errenazentista direla eta, Santiago Bidearen balizko pasbidetzat joa izan da. Elizaren aurrean, Kristoren Santutxoa (barrokoa, XVII. mendea).
GAMIZ-FIKA:
Fika Gune erakargarria, plazak, Eleizondoko Santutxoak (Bizkaiko interesgarrienetarikoa berau), San Martin elizak (barrokoa, nekazari itxurakoa, XVIII. mendekoa, hondakin errenazentisten gainean izan zen eraikia), eta haur jolaserako gune batek osatua. Gamiz Udaletxearen ondoan San Andres eliza (Errenazimendukoa, XVIII. mendekoa berreraiki zutenean estilo barrokoan egin zuten eta barrokoaren Bizkaiko interes handiko adibidea da). Handik metro gutxi batzuetara asialdirako gunea eraiki zuten: igerileku irekiak nekazaritza giroko ingurune eder batean.
GATIKA:
Garai Hirigunea Udaletxeak, pilotalekuak, ikastetxeak eta Andre Mariaren elizak (XVI. mendearen erdialdean eraikia, batez ere dorre klasizista nabarmentzeko modukoa duena) osatutako gunea. Butroe Bisitarako itxita dagoen (obrak direla eta) gaztelua, kirol egiteko eta atsedenaldirako lekua eskaintzen duena; lorategi botanikoa ere ikusgai izango du bisitariak.
|
 LAUKIZ: Hirigunea Hirigune tipikoa: Udaletxea (Lauaxeta poetaren jaiotetxea), kiroldegia (pilotalekua eta probalekua), San Martin eliza (barrokoa, XVIII. Mendekoa eta nekazaritza giroko itxurakoa) eta ostalaritzako eskaintza. Umbe Mendia Santutegia, kultuko lekua eta Ama Birjinaren erromesaldirako jomuga, bertan dagoen iturburu batek gaixotasunak sendatzen dituela dio herri sinesmenak.
MARURI-JATABE:
Ibilbidea Jataren Magaletan Paisaia ederra ikusteko ibilbide hau udalerriko parrokian, San Lorentzoren Elizan (jatorriz erromaniko berrikoa, XII. medekoa) hasten da eta bide ikurrik ez daukan pista batetik abiatzen da. Hirigunea Igerileku irekia duen aisialdirako gune interesgarria eskaintzen du. Handik gertu landa turismoko eskaintza aurkituko du ibiltariak, eta, bertan, den errota berritua.
MEÑAKA:
Mesterika Multzo atsegina: Udaletxe, pilotalekua duen asialdirako lekua, Andra Mariaren Eliza (eskualdean Errenazimendukoak diren gutxietako bat, XVI eta XVIII. mendekoa) eta ostalaritza alorreko eskaintza.
M UNGIA:
Gune Historikoa Ondare garrantzitsua duen elizatea da hiru hau: Andra Mariaren hondakinak (gaur egun plaza publikoa), Udaletxea, Aguirre Jauregia, San Pedro Eliza (jatorrik erromanikoa zen eta portada gotiko isabeldar estilokoa du), Torrebillela (Erdi Arokoa, XI. Mendekoa, gaur egun Kultur Etxe bihurtua) Torrebillela Parkea, Elkartasunaren Iturria, Hirira sartzeko atea (katetxea), Landetxo-Goikoa baserria. Giroa, merkataritza gunea, ostalaritza aldetik eskaintza zabala eta baserritarren azoka ostiralero, urte osoan.
URDULIZ:
Torrebarri Andre Maria Eliz Parrokiaren multzoa (barrokoa, XVIII. Mendean berreraikia), Torrebarri Jauregia (dorretxe barrokoa, XVII. mendekoa), Aisialdirako lekua duen parkea eta eta eskaintza zabala ostalaritzari dagokionean. Santa Marina ermitaranzko (behatoki naturala) ibilbidearen abiapuntua.
|