FAMILI-INGURUKO IBILBIDEAK
Jolas eta asialdirako guneak

ASKALDEGIAK HIRIGUNEETAN

Atsedenaldirako bereziki prestatuta dauden esparruak dira, familiaren asialdirako hain zuzen ere; hiriguneetan daude kokaturik eta oso errazak dira aurkitzen. Gehienetan parkinga, haur jolasak, jatetxe eskaintza (inguruetan), mahaiak eta hiri altzaritegi egokitua eskaintzen dituzte.

DERIO: Errekalde.
LOIU: Udaletxea.
MARURI-JATABE: Udaletxea.
LARRABETZU: Goikolexea.
LEMOIZ: Ikuztegiko ibilbidea.
MEŅAKA: Udaletxea.
MUNGIA: Torrebillela parkea, Uriguen parkea, Laukariz eta Billela.
SONDIKA Udaletxeko atzeko aprteko parkea.
SOPELANA: Iturrieta eta Seierri parkeak.
URDULIZ: Torrebarri.
ZAMUDIO: Parke Teknologikoa.

MENDIKO ASKALDEGIAK

Mendiko pisten edo ibilbideen ondoan daude kokaturik eta hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte: ura, mahaiak eta sua egiteko aukera.

ARRIETA: Landaguren eta Sollubeko igoerarako bidean kokatuta dauden beste bi.
BAKIO: Jata eta Goitisolo.

ASIALDIRAKO GUNE HANDIAK

Kanpoaldean prestatutako esparru handiak dira, seinaleztatuak eta bisitari kopuru handiak hartzeko prestatuak. Askaldegietako ohiko zerbitzuez gain, beste eremu batzuk ere eskaintzen dituzte: kirol egiteko, aterpetxeak, ostalaritza zerbitzuak eta parking handiak.

ERANDIO: Akarlanda.
GORLIZ: Urezarantza.
LEZAMA: Vivero (Galdakaorekin erdibana).
Familiarteko ibilbide txikiak
OXINAGA BIDEA (PR BI – 250) Zamudio


Zamudioko landa ingurunea ezagutzeko modurik onena oinez da, esaterako Bilboko Bide Zaharretik Gernikara doan seinaleztatutako OXINAGA BIDEtik, berau autore askoren iritziz Santiagorako Bidearen eta Gernikarantz doan Zinegite Ibilbidearen zati delarik. Egokitutako eta seinaleztatutako bide honek edertasun handiko parajeak zeharkatzen ditu, hala nola Arikondo Zubia (XVII-XVIII), Lezamarekin muga egiten duena, Larragoiti Jauregi Barrokoa (XVIII) eta zonaldean oraindik kontserbatzen den harizti bakanetako bat.
-Urizarko Latsarriaren ibilbidea (Lemoiz)

Ibilbide atsegin batek Elizatik Urizarko antzinako latsarriaren inguruan egokitutako jolas eremura eramango gaitu. Eremu hau mahai, eserleku eta haurrentzako jolaslekuz horniturik dago. Azalpen panel batek latsarri zaharraren instalazioak deskribatzen dizkigu, baita gaur egun berreskuratu den latsarriak duela gutxira arten lanean jardun zuela azaldu ere.

Uraren soinuak bidean zehar laguntzen digu Armintza ibaiaren ibilguan jarritako lehenengo errotara. Ibaibide labur honetan bere garaian bederatzi irin errota eta bi burdinola egon ziren.

Pribatutasun polítika  |  Erabiltzeko baldintzak  |  Diseņu Saresoft
Departamento de turismo del gobierno vasco - Eusko jaurlaritza turismo saila