Bide Sakratuak-Errege Bideak
Anguleri Jauregia - Larrabetzu
Donejakue Bidearen zati bat Bizkaitik igarotzen da, jakina, eta bertako biztanleek oso kontuan hartzen zuten Codix Calistinus delakoaren jakinarazpen zorrotza: “Antzina, hainbatek Jainkoaren haserrea piztu zuten Santiagoko behartsuak eta erromesak hartzeari uko egin ziotelako (...)”. Istorio eta gorabehera guztiak interpretazio puntu honetan ezagut daitezke, bizkaitar idiosinkrasia azaltzeko oso garrantzitsuak diren beste hainbat erakusketarekin batera. Zin-bidea ere, Bizkaiko Jaun ziren Gaztelako erregeek Bilbotik, Goikoeleizaldetik, Gernikatik eta Bermeotik egiten zuten bidea, bertako biztanleek zituzten pribilegioei eta usadio eta ohitura egokiei eusteko zin eginez, bide honetan ere ibili daiteke.
Erdi Aroko Elikadura
Zamudiotorre
Erlijioak, garai hartako eguneroko bizitzako ardatz nagusiak, eragin izugarria zuen jan-edanean. Garizumak, bijiliak, eta asteazkenetan, ostiraletan eta larunbatetan gantza kontsumitzeko debekuak izugarri areagotu zuten Bizkaiko biztanle horien sormena sukaldean jarduteko. Bestalde, esan beharra dago bizkiatarrek eskura zituztela hainbat eta hainbat jaki, ogia, esnea, arrautzak, haragia, arraina, lekaleak, barazkiak, espeziak, ardoa, garagardoa, ezti-ura,..., nahiz eta haien banaketa oso desberdina izan aitorren semeen, burgesen eta herri xehearen artean; izan ere, herri xehearen eguneroko elikaduraren %70a ogia zen. Horra hor gure gastronomia famatuaren hastapenak.
Gerra eta Bakea
Martiartu Dorrea- Erandio
Bizkaian, Behe Erdi Aroan, oso ohikoak izan ziren bandokideen gerrak. Gerra haietan, bi talde zeuden: Butroe Etxeko “oinaztarrak” eta Mujika Etxeko “ganboatarrak”.
Gizarte-gerra hark XV. mendera arte iraun zuen, eta haren istorio liluragarria argi azaltzen da interpretazio puntu honetan, baita haren ondorioz hiribilduen eta bandokideen artean piztutako gatazka odoltsuak ere –basurde bat ehizatu izanak bultzatutako gatazkak, adibidez–. Halaber, Bizkaiko dorretxeei eta gazteluei buruzko informazio guztia ere azaldu egiten da informazio puntu honetan. |
Bizkaiko Lurralde-antolakuntza
Torrebillela-Mungia
Euskal baserri autosufizienteak elizen inguruan egituratzen joan ziren, eta horrek elkarte-sentimendu bat eragin zuen. Denborak aurrera egin ahala, elkarte hura elizate bihurtu zen. Biztanleria antolatzeko beste modu bat hiribilduak izan ziren, Bizkaiko Jaunak emandako foru bidez sortuak; Hiribilduetan, azoka jartzen zen eta defentza-jarduerak egiten ziren. Bizkaiko Batzar Nagusietan, lurralde horretan gaur arte indarrez iraun duen Erdi Aroko parlamentua, elizateetako eta hiribilduetako ordezkariak zeuden.
Erdi Aroko Jantziak
Butroe - Gatika
Janzkerak gauza asko esaten ditu norberari buruz. “Modari jarraitzeko” lotsatzeko moduko grina. Erdi Aroan, janzkera lakrikunkeriaz aldatzen zen, eta asmakizun handiak ere sartu zituzten, botoia jartzen hasi ziren askotariko jantzietan. Gerrarako eta oherako janzkiak ere ikusgai daude interpretazio puntu honetan. Halaber, agerian geratzen da arroparen eta moraltasunaren arteko liskar zaharra, adibidez, emakume baten esku biluzia ukitzen zuenak 15 soldatako isuna ordaindu behar zuen.
Itsasoari irekita
Plentziako Turismo Bulegoa
Erdi Aroa merkataritza-garaia ere bada, baina ez soilik lurrekoa; itsas merkataritzak ere garrantzi handia izan zuen garai hartan. Bizkaiko egur ona lehengai aparta izan zen ontzioletan garaiko itsasontzi tipikoak galerak eta belaontziak egiteko. Galerak, erromatar trirremearen ondorengoak izan ziren eta belaontziak, berriz, bereziki diseinatuta zeuden Kantabriar itsasoaren ur gogorretan nabigatzeko. Erdi Aroa amaitu zuenean, karabela famatua sortu zen.
Uribeko Erdi Aroko Bidea osatzeko, nabigatzeko erabiltzen zituzten tresnak eta kartografia daude ikusgai. |