GERTAERA DESKRIBAPENA  |  Itzuli agendara
Zamudio
Sasimartxo
Data2012-02-122012-02-12LekuaSabino Arana Plaza

Tipi-tapa, Zamudion

Sasimartxo dela-eta, Arroeta Zamudioko mendi taldeak eta bertako Udalak ekimena egingo dute herriko inguruak  ezagutzeko. Otsailaren 12an izango da, eta ibilbide bi egiteko aukera egongo da, bata luzea eta bestea laburra. Ibilbide luzea egin nahi dutenek goizeko 8:30ean egon beharko dute Sabino Arana plazan. Ibilbide hori Done Jakue bidetik igaroko da. Ibilbide laburra, berriz, goizeko 9:30ean aterako da Sabino Arana plazatik. Herriko bazterretatik tipi-tapa ibili ostean, hamaiketakoa eskainiko da Larragoiti txokoan. Otordua goizeko 11:30ean izango da eta, besteak beste, taloa eta  txerrikiak banatuko dira parte-hartzaileen artean.

Pribatutasun polítika  |  Erabiltzeko baldintzak  |  Diseņu Saresoft
Departamento de turismo del gobierno vasco - Eusko jaurlaritza turismo saila