| Larunbat honetan hasiko dira Arrietako San Martín jaiak, txupina eta pregoiaren irakurketarekin batera. Goizeko 11.00etan izango da hori, herriko plazan. Ondoren, umeek hainbat jarduera egiteko aukera edukiko dute, izan ere, Umeen Parkea antolatu baitute, zezen mekanikoarekin, toboganarekin eta puzgarriekin.
Eguerdiko 12.30etan Tortila-lehiaketaren txanda izango da, ume eta gazteentzat zuzenduta. Mus eta briska txapelketa arina antolatu dute baita ere, karpan, eta bikoteek 12 euro ordaindu beharko dute parte. Arratsaldean ipuin kontalaria, xake eta partxis txapelketaren finalak,musika emanaldia Mas K Musika taldearen eskutik eta Sing Star jaia antolatu dituzte. |