12/10/2008     es | eu | en
Historia
Aisia
Ostatuak
Jatetxeak
Hondartzak
Jaiak
Loturak
ZAMUDIOKO HISTORIA
Zamudio pixkanaka-pixkanaka aldatuz joan da, industriak bere ibarraren muin leunak hartu dituen heinean. Gaur egun Bizkaiko Parke Teknologikoan egoitza duten industria eta teknologia berritzailea nekazaritzarekin batera bizi dira, bertako ondarea, tradizioak eta sagardoa eta txakolina bezalako produktu gastronomikoak zainduz. Aipagarria da, gainera, bertako txakolinaren lehen berri idatzia 1679koa dela.

Zamudioko herrigune historikoa Elexalde auzoan dago. Bertan balio historiko zein artistiko duten eraikinak biltzen dira kalitate handiko multzoa osatuz.

Zamudiotorre garai batean San Martin Elizak, Arteagako Errotak eta dorreak berak eratzen zuten multzoaren erdiko elementua da. Egitura sozioekonomiko honek agerian uzten zuen Bizkaiko Jaurerriko Zamudiotarren leinuaren boterea.

Auzo honetan balio historiko handia duen beste eraikuntza bat ere aurkitzen da, XVIII. mendeko Udaletxea, eta Lekunbiz auzoan XVI. mendeko Kadaltso baserria, Kadaltsotarren leinuari Carlos V.ak emandako armarri heraldikoa gordetzen duena, eta .

Monumentu Ondarea



Zamudiotarren leinuak botere erlijiosoa (tenpluaren ugazabak baitziren), ekonomikoa (errotagatik), militarra (dorrearengatik berarengatik) eta estrategiko-komertziala (bideagatik) biltzen zituen. Multzo honen kokapena era esanguratsua da, Asua harana zeharkatzen duen bidearen ondoan, Txorierriko funtsezko gune bat menderatuz.

San Martin Eliza: Egungo Eliz Parrokia estilo ezberdinetan egituratu da. XVI. mendeko jatorrizko eraikina euskal gotiko estilokoa zen, harlanduzko harrizkoa zen, eta bolaz hornituriko erlaitz bikoitza zuen. XVIII. mendearen azken herenean hainbat aldaketa barroko ezagutu zituen, tenpluaren altzari joria gehienbat garai hartakoa da, esaterako. XIX. mendean dorre neoklasikoa eraikitzen da tenpluaren burualdean eta XX. mendeko 60. hamarkadan elementu berriak eransten zaizkio.

Fatxadaren ekialdean eta hegoaldean 1775ean eraikitako egurrezko arkupe zabala aurkituko dugu eta bertan elizatearen antzinako mahaia. Mahai honetan udal gobernuaren kontuak aurkezteaz gain, enkantean jartzen ziren kontratu publikoak.

Zamudioko Dorrea: eskualdeko ahaide nagusiek Erdi Aroan (XV. mendearen amaieran) aurkako leinuei aurre egiteko eraiki zituzten Dorretxeen artean berau dugu adierazgarrienetakoa. Bere jatorri militarra erraz antzematen da ia leihorik ez duten hiru metroko lodiera dituzten horma sendoetan. Goiko bi solairuak bizitzeko erabili ziren, horren adierazle dira leiho dintelatuak eta bere egongela handia. Gaur egun Zamudioko Kultur Etxea da.( Bisita ordutegia: 10:30etatik 13:30etara eta 16:30etatik 20:00etara. Larunbatetan: 10:00etatik-13:30etara)

Arteagako Errota: Errotak eta ibai ondoko burdinolak izan ziren mendeetan zehar udalerriaren “industria” jarduera bakarra. Estilo herrikoia duen Arteagako errotak duela urte gutxira arte jardun du lanean. Gaur egun hotel eta jatetxe bezala prestatu da, baina bere sarrerako arkua eta beste hainbat instalazio gordetzen ditu. Bere inguruan antzinako karobi bat aurkitzen da.

Zamudioko landa inguruneak interes handiko baserriak gordetzen ditu, esaterako Aguatxobekoa eta Abona. Gainera estilo eta garai ezberdinetako baseliza ugari ere ageri dira, besteak beste, Dañoko San Migel eta San Bartolome baseliza barrokoak, XVI. mendeko San Andolin baseliza eta estilo herrikoia duen San Bartolome baseliza.

Zamudioko landa ingurunea ezagutzeko modurik onena oinez da, esaterako Bilboko Bide Zaharretik Gernikara doan seinaleztatutako OXINAGA BIDEtik, berau autore askoren iritziz Santiagorako Bidearen eta Gernikarantz doan Zinegite Ibilbidearen zati delarik. Egokitutako eta seinaleztatutako bide honek edertasun handiko parajeak zeharkatzen ditu, hala nola Arikondo Zubia (XVII-XVIII), Lezamarekin muga egiten duena, Larragoiti Jauregi Barrokoa (XVIII) eta zonaldean oraindik kontserbatzen den harizti bakanetako bat

BIZKAIKO PARKE TEKNOLOGIKOA

Parke Teknologikoa 1985ean eraiki zen Euskal Herriko erakundeek bultzaturik, industriaren aniztasuna eta teknologia zein berrikuntzaren transferentzia eta hedapena sustatzeko helburuarekin.

190 hektareako ingurune paregabea enpresen kokapenerako. Enpresa hauek teknologia aurreratuen sektorekoak dira, I+D erako departamentu eta zentroak eta interes estrategikoa duten beste hainbat enpresa. Gaur egun 130 enpresa baino gehiagok dute beren egoitza Parkean.
Leku berean enpresa modernoak eta telekomunikazio arloko azpiegiturarik aurreratuenak Euskal Herriko landa etxe tradizionalekin bizi dira, Parke Teknologikoa erakargarritasun berezia emanez.
Política de Privacidad  |  Terminos de Uso  |  Saresoft