06/10/2008     es | eu | en
Historia
Aisia
Ostatuak
Jatetxeak
Hondartzak
Jaiak
Loturak
GATIKAKO HISTORIA
Butroiko gaztelua
Butroiko gaztelua
Butroi bere bukaerara hurbiltzen da Gatika zeharkatuz eta bere bidean meandroz eta laborantza ibar zabalez osatutako paisaia irekia sortuz. Ibaiak, Gatikatik itsasoraino nabigagarria, berebiziko garantiza izan du udalerriaren historian, izan ere, Gatika ospetsu bihurtu dute bere lur emankorrek, baita bertan aurkitzen diren errota anitzek ere, azken hauetako baten batek, esaterako Lauxarrak, gaur egun ere lanean diharduena.

Ibaiko lur hauek antzinatik landu dira larre, ortuari eta lekaleetarako. Horrez gain, klima epelak eta itsasotik hurbil egoteak mahatsondo eta fruta-arbolen laborantzari laguntzen diote. Bertako hainbat baserrik antzinako mahats-parrak gordetzen dituzte etxe aurretan, eta frutak, sagardoak eta Gatikako txakolinak bidezko ospea irabazi dute Bizkaiko nekazaritza azoketan.

Gatikako ingurunean aurki daitekeen paisaia paregabeak ibiltaria gonbidatzen du bere auzo ezberdinetatik ibilaldi bat egitera ondo gordetako baserriak ezagutzeko. Hauetako asko XVII. eta XVIII. mendeko baserri bikainak dira, hala nola Arratza (Butroi), Santune (Gorordo), Lugarrieta (Sertutxa) eta Urrustiñe (Garai).

Gatikara gerturatuz gero, ezinbestekoa da Butroi Gaztelua bisitatzea, izan ere, Bizkaiko monumenturik adierazgarrienetakoa da, aberastasun botaniko handia duen lorategi ederraz inguraturik dagoelarik. Horrez gain, Gatikan gauden bitartean mountain-bike, piraguismo edota hipikan aritzeko aukera izan ditzakegu, naturarekin harremanetan gaudela. Udalerriaren gastronomia eskaintza oparoa da eta bertako produktuak ditu oinarrian.
Andra Mari eliza
Andra Mari eliza

Monumentu Ondarea



Gatikako Andra Mari Eliza: XVI. mendeko eraikina, XVII. mendeko abside klasizista duena. Ibarra menderatzen duen muino batean dagoenez, erraz ikus daiteke urrunetik ere. Bere dorre ikaragarriak Gerra Zibilean zehar suntsitua izan zen aurreko dorrea (1761) hartu zuen eredutzat. Bere arkupe zabalean Elizatearen Mahaia gordetzen da, Gatikako auzokoek denen onerako arazoei irtenbidea emateko erabiltzen zuten mahaia, hain zuzen ere.

Eliz parrokiaren alboan eta berdegunez inguraturik herrigune txikiaren elementu ezberdinak biltzen dira: Udaletxea, frontoia, eskolak eta sartzeko zutabe exotikoa eta iturri-aska bitxia dituen hilerria.

Ez ezazu gal… BUTROE GAZTELUA



Butroetarrak, oinaztarren buru, Bizkaiko leinurik garrantzitsuenetakoa izan ziren eta euren antzinako gotorlekua Erdi Arotik altxatzen da Butroeko meandro estrategikoaren ondoan. Inguruan errota eta burdinola zituen unitate ekonomiko autonomoa zen. Hemendik hurbileraino, Arbinaraino, hain zuzen, Enkarterrietako meategietako burdina-minerala zekarten gabarrak heltzen ziren. Gainera, multzoa erabat osatzeko Magdalena baseliza ere gotorlekutik gertu zegoen.
Jatorrizko Dorrea eraikin karratua izan zen, izkina-kuboez osatutako harresi batez inguraturik zegoena. Gaur egun harresiaren atal hau, bere sarrerak eta bastioiak baino ez dira geratzen Jaurerrian izan zen gotorlekurik handienetako batetik.

Eraikinak zaharberritze nabarmena jasan zuen 1879an, bere orduko jabeak, Torrecillako Markesak, Cubaseko Markesa zen arkitektoari gaurko gaztelu bikainaren diseinu-lana eman zionean. Beronek eraikin berria jaso zuen, estilo negotiko, neoarabiar eta erromantikoan inspiratutako eraikin eklektikoa, hain zuzen. Amandre-ipuin baten gaztelua dirudi gaur egungoak bere lau dorre, zazpi solairu eta dekorazio motibo anitzekin.

Gaztelua inguratzen duen Parkeak balio handikoa da, izan ere, espezie exotikoz baita bertako espeziez ere jantzitako lorategia dauka. Babestutako bi Arbola Berdingabe batera biltzen dituen Bizkaiko leku bakarra da: edertasun handiko zedro japoniarra posizio makurtu bitxia duena eta itxura bikaineko insignis Pinua, 31 metroko altuera duena.
Política de Privacidad  |  Terminos de Uso  |  Saresoft