12/10/2008     es | eu | en
Historia
Aisia
Ostatuak
Jatetxeak
Hondartzak
Jaiak
Loturak
FRUIZKO HISTORIA
Ikuspegi orokorra
Ikuspegi orokorra
Fruiz Elizatea Oka-Butroi haranerantz emeki jaisten diren muino leunen aldean dago. Udalerria eta auzoko haranen artean Erdi Arotik bidez zein pasabidez zeharkatutako garaiera apaleko gailurrak aurkitzen dira.

Elizatearen erdigunean izan ezik, bertako biztanleria sakabanatuta dago. Bere paisaian larreak, soroak eta berlandatutako basoak nabarmentzen dira, baita barreiaturik edo Aldai, Botiola, Mandaluiz, Andeko, Plakone, Batiz eta Lotina auzo txikietan biltzen diren baserriak ere. Ibiltari eta zikloturista askok aukeratzen dute ingurune lasai hau kirolean aritzeko eta bere aisia pasatzeko. Herrigunetik hurbil geologiari dagokionez interes handia duen barrendegia bisita dezakegu, egitura basaltikoak dituen harrobia, aparta Euskal Herrian.

Fruizen Uribe eskualdeko monumentu ondarearen elementurik bikainena aurkitzen da, San Salbatore Eliza, hain zuzen, gure lurraldeko tenplu erromaniko bakanetakoa eta estilo honetan Bizkai osoko portadarik nabarmengarriena duena.
San Salbatore eliza
San Salbatore eliza

Monumentu Ondarea:



Fruizko San Salbatore Eliza: Jatorrizko eraikina XIII. mendekoa da. Gaur egungoa, ordea, XVI. eta XVII. mendeetan egindako berreraikuntzen emaitza da. Linea zurrunetako tenplua, barrokoa eta Errenazimentuko dorre ederra uztartzen dituena.

San Salbatore elizaren portada erromaniko ederrak (XII-XIII) Bizkaiko zutabe eta kapitelik nabarmengarriak ditu. Zutabe saskiratu bikoitzean finkatutako eta apaindutako arkibolta hirukoitzean banatzen da. Elementurik nagusienak lore, forma geometriko eta historiatuez apaindurik ageri dira.

Kanpoaldeko kapiteletako bik erliebe historiatuak dauzkate: bataila bat, edo are hobea, lehiakideen arteko baketzea eta errege-segizio baten irudia, Santiagorako bidean zehar ohikoak diren gaiak, zutabetako oin batean zizelkatutako erromes-maskorrak adierazten digun bezala.

Elizaren aurrean Jesús Gurutziltzatuaren Santutxoa dago (1560). Bertan hiletaren bezperako egunetan gorpuen gaubeila eta erakusketa egiten zen. Gaur egun ere hilerri eta beronen kaperarako sarbidea da.

Ez ezazu gal…. Fruizko harrobi basaltikoak



Gaur egun edozein aktibitate bolkanikotatik urrun gaude, baina harrigarria badirudi ere, ez da beti horrela izan. Duela 85 milioi urte, Kretazeoan zehar, kostalde kantauriarra itsas azpian zegoen. Orduantxe laba jaurtitzen hasi zen pitzadura handia sortu zen eta denborarekin gure kostaldea eta frantsez-itsasertza banatu zituen.

Gaur egun, errepide orokorraren ondoan sasoi horretan agertu ziren harkaitzek eragindako egitura geologiko bitxia mirets dezakegu. Zutabe hexagonal eta pentagonal multzoa da, Antzinako itsas-labak hoztean sortu zirenak. Harrobiaren ustiapenak, 1939an lanean hasi eta hainbat hamarkadatan jarraitu zuenak, aurkitu zuen berezitasun hau Fruizko zorupean.
Política de Privacidad  |  Terminos de Uso  |  Saresoft